XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.2. Gorputzaren irakurketa ezkorra

Emakumeek euren gorputzari buruz duten irakurketa eta ikuspegia ezkorra da.

Esanikoa hainbat mailatan isladatzen da:

(1) Emakumeek berek burutzen dituzten diskurtsoetan; erabiltzen diren definizioek eta deskripzioek alde ezkorretan jartzen dute indarra.

(2) Irakurketa nagusi eta meneratzaileetan non, gorputzaren mekanismo fisiologikoen deskripzioak porrotari baitaude loturik emaitza haurdunaldia ez den bitartean; gizonezkoenek aldiz, tratamendu baikorragoa dute (Esteban 1993a: 249).

Fenomeno honen barruan, hilerokoa da, dudarik gabe, gizon eta emakumeen arteko apartekotasun- eta hierarkizatze-sinbolo nagusia, sentimendu ezezkor guztien erdigunea, alegia (Esteban 1993: 450).

Bilketa-lanean ikusi ahal izan dugu noraino kontzepzio ezkor hori areagotu egiten den emakumeen gorputza ugalkortasunean dagoenean.

Adiera-modu hau ugalkortasunaren bizipen zehatza ematen deneko garaiez hitz egiteko erabiltzen da: ziklo menstruala eta bere aroak baina, bereziki, hasiera menarkia, eta haurra edukitzeko aukera presenteago dagoen garaiak: haurdunaldia / erditzea nahiz abortoa 57 Badakigu gorputza ugalkortasunean terminoa nahasgarria suerta daitekeela lehenago azaldutako beste guztiarekin, ugalkortasuna beti presente dagoen fenomenoa dela baieztatu baitugu; baina berezkoa duen adierazgarritasunagatik aukeratu dugu..

Lehen atalean idatzi dugun moduan, emakumeek osasuna edo ondoeza direla eta, kanpo eta barnearen artean ezberdintasun nabaria egiten dute.

Kanpoa, ekimen publikoarekin dago lotuta; barnea, berriz, etxea eta ingurukoekin, jeneralean atal pribatu bezala definitzen denarekin, alegia.

Emakumeek, prozesu horiek iragaiten ari direnean, beren barnebiltzera behartuta sentitzen dute beren burua, menarkia, aborto edo haurdunaldi hori bizitzera dedikatuz soil-soilik;

prozesu horiek erditze edo etendura baten bitartez gainditzen direnean mundura bueltatzea dator (Esteban 1993a: 121-125).

Baina, sentimendu hori, barnebiltze hori, askotan ondoezik egotearen sentimenduaz oso lotuta agertzen da.

Argigarriak dira emakume batzuen aitorpenak azken aspektu hau adierazteko.

Horrela azaltzen ditu emakume batek lehen aldiz hilerokoa eduki zueneko sentimenduak:

La sensación fue que no me explicaron nada.

Estás manchando y tú lo achacas a cualquier tontería que has hecho en la gimnasia o en el baloncesto; como todo un mundo de oscurantismo, que te hablan a medias pero no te acaban nunca de decir todo lo que verdaderamente es, sino que eso lo vas a tener todos los meses y nada más58 Ezer azaldu ez zidatelako sentsazioa neukan. Dena zikintzen ari zara eta pentsatzen duzu gimnasian edo eskubaloian jokatzen ari zinela egindako zerbaitengatik izan dela; ezkutuko mundu bat bezala da, erdizka ibili eta gauzak benetan diren bezala esan gabe uzten zaituztela, eta hori hilero edukiko duzula eta besterik ez (egilearen itzulpena) (Esteban 1993a: 254).

Izan ere, menarkiaren inguruko sentimendu ezkorren artean, bi dira azpimarragarrienak:

gizon eta emakumeen arteko desberdintasun soziala nabarmen-nabarmena egiten deneko momentu bezala sentitzen da eta munduaren aurreko haustura, bakardadea, isolamendua agerian uzten dueneko prozesua da.